Lauhilabete honen helburua, aniztasunaren kontzeptuan murgiltzea zen. Hortaz, tailer eta hitzaldi askotan hartu dugu parte. Hauek oso lagungarriak egin zaizkit nik hasiera baten nuen ideia erabat eraldatzeko, esaterako, aniztasuna artearekin lotzen ikasi baitut Tabakaleran izan genuen lehen tailerrari esker. Tailerrak, L’intrus zuen izena eta bertan arrotz sentitzearen ideia azaldu zitzaidan errefuxiatu askok senti dezaketen moduan haien lurraldeetatik ihes doazela. Gainera, pertsonek arrotzarekiko duten beldurraz jabetu nintzen, gehienetan albiste eta politikari askorengandik eraginda. Hala ere, denok ezberdinak izan arren, berdinak garela ohartu ginen, denok dugu taupadak egiten dituen bihotz bat. Tailerrean nintzela, irakasle ohi batek esan zidanaz gogoratu nintzen: “pertsonok ez dugu arrazarik, denak hiltzen garenean eta denbora luze bat pasatzean, hezurdura berdina dugula ikus dezakegu. Aitzitik, txakurrek adibidez, denek hezurdura ezberdina dute. Horrek zer pentsaraz...