PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN

Martxoaren 1ean Maiteder izeneko emakume bat etorri zen hitzaldi bat ematera. Maiteder Pausoka Elkarteko lehendakaria da, eta elkartearen funtzioaz hitz egin zigun. Bertan, garun paralisia duten haurrak daude, haietako bat Aimar da, Maitederren semea. Bere bizipenei eta esperientziari buruz hitz egin zuen.
|
|
Haurdunaldian,
edozein gurasok bezala, haien seme-alabengandik espero ditzazketen
espektibak dituzte eta Aimarren gurasoek ere hala zituzten. Baina
Aimar jaio eta gutxira espektatibek errealitatearekin talka egin
zuten.
Jaio
berritan semea ospitalean egon zen denbora luze batez konbultsioak
zirela eta. Oso une larriak izan zituzten. Egunak pasa ahala,
erizainek etxera joateko momentua iritsi zela esan zioten arren,
handik aterako ez zirela esan zieten, ez behintzat ama prestatua
zegoela sentitzen zuen arte. Maiteder beldur zen, zer egingo zuen
berak bakarrik eta erizain bati segundu batean deitzeko eta
urbilarazteko botoirik gabe? Etxera itzuli zireneko lehen egunak
gogorrak izan zirela dio. Gauez, bere bikoteak eta berak guardiak
egiten zituzten Aimar zaintzeko “badaezpada”. Orain konturatzen
da, gauza asko ezjakintasunaren ondorioz egiten zituztela. Baina
osasun zerbitzuan mendekotasunari buruzko informazioa eskatu zuenean,
alzheimerrari buruzko informazioa soilik ez zioten eman. Beraz,
Maiteder galduta zegoen, hau gutxi balitz, ez zuen inor gehiago
ezagutzen honelako kasu batekin.
Aimarrek
garun paralisia zuela esan ziotenean, gauzak erabat aldatu ziren.
Mutikoa Aspacen sartzea erabaki zuten, berak lanean hasi behar
baitzuen. Denbora pasa ahala, bertan ez zituztela semearen beharrak
guztiz asetzen. Gainera, ez ziren herriaren parte sentitzen eta
herriko haurrek ez zuten Aimar ezagutzen. Horregatik, Aimar herriko
eskola publiko batean eskolaratzea pentsatu zuten (itunpeko ikastolan
ezin izango zuten, publikoetan baino baliabide gutxiago izaten
baitituzte).
Maiteder
lehengo eskolara deitu eta zuzendariarekin hizketan egon zen. Egoeraz
informatu eta zuzendariak esan zion bertan ez zituztela baliabiderik
Aimarri harrera egiteko. Ondorioz, Maitederrek esan zion bere semeak
beharko lituzkeen baliabide guztiak lortu zitzazkeela. Hala ere,
zuzendariak bere horretan jarraitu zuen eta jakinarazi zion
Maitederri gauzak horrela ez zirela egiten.
Jarrera
horrek lur jota utzi zuen Maiteder, beraz, beste eskola batera joatea
erabaki zuen. Bigarren eskola honetan ere ez zuten Aimar hartu.
Arrazoia, ratioz gainezka zeudela, baina esan zioten inon ez bazutela
onartzen, beraiek ahal zuten modura onartuko zutela.
Ikusitakoa
ikusiz, Maiteder hirugarren ate bat jo zuen, azkeneko eskola. Hemen
aldiz, tratua oso goxoa izan zen, asko eskertu zuten Maitederren
laguntza baliabideak eskuratzerako garaian. Gurasoek oso pozik jarri
ziren jakiterakoan Aimar eskola horretan onartu egin zutela eta
bertako langileek gustura hartu zuten Aimar beraientzako “opari”
bat bezala hartu baitzuten.
Irakasleak,
Aimar gurasoen aurrean aurkeztu zuen. Maiteder oso pozik geratu zen
bertan egindako aurkezpenarekin. Ez zuten diagnostiko baten arabera
aurkeztu, bere izaeraren arabera baizik. Honekin esan nahi dugu,
irakasleak komunitatearen eragileen aurrean eragin handia duela.
Aimarren irakasleak, guraso bileran Aimar aurkezterakoan positiboki
egin zuen: “Aimar gelan sartzen denean denak alaitzen gaitu” eta
ez “gurpildun aulkian dago” hori begi-bistakoa baita. Pertsona
bezala identifikatzen zuten, hau da, pertsona bakarra bezala, bere
ezaugarriekin eta gaitasunekin. Aipatzekoa da ere, garrantzitsua dela
komunitateko gainerakoek nola ikusten duten. Horretarako irakasleak
gainerako gurasoen eta ikasleengan eragina izan behar du haien
pentsaera moldatuz.
Aimarren
kasuak ondo erakusten duen bezala, desberdintasuna onura bezala
ikusten denean bakarrik emango da aniztasuna. Eta gogoan izan behar
da, ez dutela zailtasunak dituzten pertsonak besteengandik bakarrik
ikasten, baizik eta guk ere zer ikasia dugu haiengandik.
“Gizartea edukatu behar da, eta gizartea gu gara”.-Esti Amenabarro 2019.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina