Gogora
Memoriaren,
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak egindako tailerrean,
Euskal Herrian izandako tortura eta erailketa askori buruz egindako
lana ikusi genuen. Bertan, alderdi ezberdinetako testigantzak entzun
ahal izan genituen; baziren ETAk hildako senideen lekukotasunak,
GALenak, polizien biktimenak, La triple Ak hildakoenak eta
Graporenak.
Gaia
nahiko ezaguna egin zitzaigun, izan ere, gure guraso zein
aiton-amonen kontaketek gaira hurbiltzera ahalbidetzen digu. Denok
entzun izan ditugu gure familian izan diren fusilamendu, atxiloketa
eta lurrak kentzea “gorria” izateagatik. Hala ere, testigantza
asko ezezagunak ziren, bestalde, ez genekien hainbeste alderdietatik
jasan izan dutela hainbeste gorroto eta injustizia. Bagenekien garai
horiek oso zailak izan zirela guztientzat, baina testigantza hauek
lehen pertsonan entzutea bihotz-ukigarria da.
Bestalde,
testigantzek mezu positibo bat elarazten dute. Denek Euskal Herrian
aurreko hamarkadetan gizarteak jasandako egoera berriro ez
errepikatzearen nahia gogor adierazten dute. Haiek bizitutako amorru,
haserre eta gorrotoari buelta bat eman eta etorkizun baketsu batean
bizitzeko apustua egiten ari dira. Horretarako, ezinbestekoa
iruditzen zaie gaiaz hitz egitea eta hausnartzea, berriro egoera ez
errepikatzeko.
Horregatik,
etxean ez ezik eskolan ere landu beharreko gaia da. Batez ere,
perspektiba guztiak izateko. Horrelako tailerrek adibidez, ikuspuntu
guztiak ikusteko aukera ematen du.
Gaiak
zerikusi handia du aniztasunarekin, pertsona bakoitzak esperientzia
ezberdinak bizi baititu, baina pertsonen arteko errespetua
ezinbesteko baldintza da denok bakean bizi ahal izateko. Ideologia
ezberdinetako pertsonek sufritu dute eta hori onartu eta errespetatu
egin behar da, gorrotorik gabe bizikidetza on bat lortzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina