Curriculuma

1. Zein da Haur Hezkuntzako xede nagusiena?
Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta.
  1. Nazioarteko mailan     (UNESCO/Delors txostena, Europako Batzordea,…) oinarrizko lau zehar konpetentziak aipatzen dira. Euskal Erkidegoko curriculumean berriz bost ezartzen dira. Zein da bostgarrena?
Bi erreferentzia nagusi hauek ditu oinarrizko konpetentzien azalpen edo formulazio honek:
a) Jacques Delors buru zela Unesco erakundearentzat idatzitako txostena (1996), hezkuntzaren lau zutabe edo oinarri zehazten dituena: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea
b) Europako Erkidegoetako Batzordeak 2006. urtean eman zuen gomendioak adierazi zituen konpetentzia giltzarri edo oinarrizkoak; hau da, ikasten ikastea; ekimena eta espiritu ekintzailea; pertsona arteko konpetentziak eta konpetentzia zibikoak; ama-hizkuntza eta atzerriko hizkuntzak; konpetentzia digitala; matematikak, zientziak eta teknologia; eta kultura-kontzientzia eta -adierazpenak.   
Euskal Erkidegoko curriculumean berriz: hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, ikasten eta pentsatzen ikastea, elkarbizitza, ekimenerako eta ekiteko espiritua  eta norbera izaten ikastea dira.





  1. Haur Hezkuntzako curriculumean bi eremu bereizten dira, zeintzuk?
Lehenengoa nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremura da; bigarrena, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren adierazpenaren eremua da.
  1. Irakasleen profilean 11 puntu aipatzen dira. Zure ustez, aniztasunarekin zeintzuk dituzte lotura?
Euskal hezkuntza-sisteman aritzen diren irakasleek euren berezko egiteko eta zereginak behar bezala betetzea ahalbidetuko dien profil konpetentziala edukiko dute. Hona hemen aniztasunarekin erlazionaturik dauden zeregin horiek:
1.- Ikasleek pentsatzen eta ikasten ikasteko, komunikatzen ikasteko, besteekin bizitzen ikasteko, izaten ikasteko eta egiten nahiz ekiten ikasteko prozedurak irakastea → Arrotza egiten zaien askotan txarra ez dela ikasteko.
2.-Proposamen didaktikoak ikasle bakoitzaren premietara egokitzea eta doitzea → ikasle bakoitzari hobe egokitzen zaion curriculum eta ikasketa metodoa eskaintzeko.
3.-Beste irakasleekin eta hezkuntza-eragileekin elkarlanean jardutea, eta ikastetxearen kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan parte hartzea → ikastetxearen inguruko baliabideak aprobetxatzea material aniztasuna izateko eta hauek ikasleen ikaskuntza hobetzeko erabiltzeko.
4.-Jarduerak erkidegoko hizkuntza ofizialetan eta, hala badagokio, atzerriko hizkuntzaren batean gauzatzea → hizkuntzari dagokionez malguak izatea ikasle guztiekin komunikatu ahal izateko
5.-Lanbideari buruz, eta eragile berritzaile den aldetik garatutako gizarte-konpromisoari dagokionez, ikuspegi etikoa garatzea → Aniztasuna printzipio etiko onuragarria dela irakasteko
6.-Norberaren prestakuntza jarraitua planifikatzea, norberaren lanari buruzko gogoeta eginez → ikasleen erritmo aniztasuna errespetatzeko
  1. Ebaluazioari begira, edozein ikasleak errepikatu dezake?
Urtero tutoreak hiru ebaluazio-saio izaten situ gutxienez ikasleen guraso edo tutoreekin. Saio hauetan ebaluazioa txostena emateaz gain, hurrengo ikasturtera, ziklora edo etapara igarotzeko erabakia hartuko da. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak soilik geratu ahal izango dira beste urtebetez Haur Hezkuntzako zikloren batean. Erabaki hori hartzeko, familien baimena beharko da.









ERANSKINA: HAUR HEZKUNTZARAKO CURRICULUMA
  1. Oinarrizko zehar-konpetentzia eta oinarrizko konpetentzia espezifikoaren definizioak eman.
Oinarrizko zehar-konpetentziak, bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren konpetentziei, hala esperientziaren eremuko egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan. Pertsonen garapen pertsonal eta sozialerako oinarriak ezartzen dira Haur Hezkuntzan, eta zehar-konpetentziak garatzeko ikasketak barneratzen. Esperientziaren eremu guztietan batera lan eginez sustatu eta indartu behar dira oinarrizko zehar-konpetentziak, eta bizitzaren esparru eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.
Honako hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak: a) Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. b) Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. c) Elkarbizitzarako konpetentzia. d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia. e) Izaten ikasteko konpetentzia.
Aldiz, oinarrizko konpetentziak, irakaskuntza eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak modu integratuan aplikatzeko gaitasuna da, jarduerak behar bezala egiteko eta arazo konplexuak modu eraginkorrean ebazteko.
Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak. Oinarrizko konpetentzia horiek izan daitezke zeharkakoak edo diziplina barrukoak.
Haur Hezkuntza amaitzean, Lehen Hezkuntzara igarotzeko behar diren konpetentziak lortu behar dituzte ikasle guztiek. Ikasleak oinarrizko konpetentzia horiez modu eraginkorrean jabetzeko, ikastetxeek jarduera integratuak diseinatuko dituzte, ikasleek konpetentzia bat baino gehiago ikas dezaten aldi berean.



  1. Oinarrizko zehar konpetentzien artean “Elkarbizitzarako konpetentzia” aipatzen da Curriculumean. Konpetentzia hau lantzeko ze irakaskuntza egoerak bultzatu behar dira?
Egoera hauek planteatu behar zaizkie haurrei: norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak; taldean ikasteko eta lan egiteko egoerak, nork bere gain hartzeko norberari dagozkion ardurak eta elkarlanean aritzeko helburu komun bati begira; giza eskubideei dagozkien printzipio etikoak eta bizikidetzarako gizarte-aztura oinarrizkoen ondoriozko arau sozialak betez jokatzen ikasteko egoerak; eta gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzeko aukera ematen duten egoerak.




  1. Oinarrizko konpetentzia espezifikoen artean, nola definitzen da konpetentzia sozial eta zibikoa?
Haurrek gizarte-errealitatea ulertzeko bidea urratzen dute familian eta eskolan prestutasunez, errespetuz, elkarlanean eta ekimenez parte hartzen dutenean, genero-diskriminaziorik gabe. Honako jardun hauek landu behar dira bizikidetzarako trebetasun sozialak eskuratzeko gizarte plural eta demokratikoetan: norberaren inguruko esparru guztietan gogoz eta arduraz parte hartzea, jokabide egokiak eta desegokiak bereiztea, gatazkak bide baketsuetatik konpontzea, norberaren iritziak adierazi eta defendatzea, eta gainerako pertsonen iritziak errespetatzea.



  1. Haurrek errealitatea ulertzeko moduak asko mugatzen du konpetentzien garapena. Ziklo bakoitzean (0-3 eta 3-6), zeintzuk dira abiapuntu nagusienak?
Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza da mundua arakatzeko eta esperientziak izateko abiapuntua.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloan (3-6 urte), jolasarekin eta esperimentazioarekin batera, haur-ipuinak eta haurren narrazioak eta elkarrizketak dira, besteak beste, garapeneko eta ikasteko prozesuaren ardatza eta motorra.
  1. Eremu ezaugarriak kontuan hartuz aniztasunarekin zer ikusirik dituztenak identifikatu.
Haur Hezkuntzako etapan, handitu eta sakondu egiten da ingurunearekin duten harremana, adierazpide berriak eskuratzen dituzte, komunikazio-trukeak indartzen dituzte beraien adineko kideekin eta pertsona helduekin, eta, arian-arian, eduki landuagoak erabiltzen dituzte komunikazioetan; era berean, zenbait kontzeptu, trebetasun eta jarrera eskuratzen dituzte, gero eta adierazpen konplexuagoak egiteko.
Arte-hizkuntzaren bidez, haurrek errealitatea arakatzen dute, errealitateaz duten ezagutza adierazten dute, beraien emozioak eta sentimenduak adierazten dituzte, beraientzat berriak diren abileziak eta trebetasunak eskuratzen dituzte, eta irizpide estetikoak eta sormena lantzen hasten dira.
Hizkuntzen bidezko komunikazioa kultura-aberastasunerako tresna da, eta haurrek, haren bidez, beraien inguruneko tradizioak eta adierazpen moduak ezagutzen dituzte, baita urrutiko kultura-adierazpen askotarikoak ere.



  1. Zeintzu dira edukin multzoak? (bi zikloetan berdinak, azaldu gabe).
Eremu guztiek komunak dituzten oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak. Edukien multzo honetan adierazitako jarrera eta prozeduren xede dira:
  • Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.



  • Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta aztertzea), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab.).
  • Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).
  • Ideiak sortu eta adieraztea.
  • Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.
  • Plangintzan erabakitakoa betetzea edo, beharrezkoa baldin bada, doitzea.
  • Egin eta betetako plangintza balioestea eta hura hobetzeko proposamenak egitea.
  • Lortutako emaitza komunikatzea.
  • Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
  • Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
  • Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.
  • Gatazkak kudeatzea.
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.



  1. Zenbat etapako helburu daude 1. eremuan?    
Hauek dira, etapa honetan, «Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera» eremuko helburuak:
    1. Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.
    2. Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
    3. Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
    4. Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak
    5. onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
    6. Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
    7. Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
    8. Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
    9. Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.
    10. Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena balioestea, eta, arian-arian, haiek informazioa eskuratzeko, ikasteko eta plazera lortzeko erabiltzea.
    11. Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.
    12. Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta orekatuagoan.
    13. Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.
  1. Ebaluazio irizpide eta adierazleen artean espazio eta denbora kontzeptuak  lantzen dituztenak azaldu.
  • Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.
    • Espazio-nozioak erabiltzen ditu bere burua eta objektuak kokatzeko.
    • Nolabaiteko autonomiaz egiten ditu ibilbideak eta jarduerak, horiek maiz egiten dituen lekuetan.
  • Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea eta aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita.
    • Oinarrizko denbora-nozioak erabiltzen ditu bere egitekoak antolatzeko eta gertakarien segida adierazteko.



  1. Metodologia aldetik aipatzen diren sei ardatz nagusienak aipatu eta horietako bat komentatu (zuretzat inportantena edo gustukoena, …)
Sei ardatz nagusiak hauek dira: haur hezkuntza, eginkizun partekatua; segurtasun afektiboa, aniztasunaren zaintza, hezitzaile taldearen esku-hartze estiloa, ikasteko testuinguru askotarikoak antolatzea eta ebaluazioa:prozesuen behaketa.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu HHn aniztasunaren zaintza egitea. Izan ere, desberdintasunen aurrean (hezkuntza premia bereziko haurrak, genero, kultura, erlijio…) lanketa bat egon behar da errespetua eta onarpena egon dadin. Azken finean, eskolatik kanpo aurkituko dugun gizartean aniztasuna da nagusi eta hori arrotza egiten bazaie ezin izango dute normaltasunez tratatu.



Bestalde, eskolak familien parte-hartzea sustatu behar du kooperatiboki aniztasuna lantzeko, izan ere, hezkuntza eskolatik haratago doa. Bestalde, egungo ebaluazio sistema berraldatu behar denaren ustea dugu. Metodologia-irizpideek ez dute zurrunak izan behar, ez zaie xehetasun txikienei oinarrizko interbentzio-ildoei adinako garrantzia eman behar; izan ere, horrelako metodologiak ez dira egokitzen testuinguruen errealitatera eta haurren ezaugarri eta beharrizanetara.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

DECÁLOGO SOBRE EL USO DEL MÓVIL EN EL AULA

PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN

Naizen