Calcuta ondoan
Calcuta
ondoan-eko emakumeek prestatu eta gidatutako tailerrean zehar
egindakoaren laburpen bat eta era berean hausnarketa bat egin dugu.
Hasteko,
ikasgela guztia aulkiak hartu eta borobilean eseri ginen, horrek gure
ustez tailer osoaren dinamikan eragina izan zuen, izan ere, nahiz eta
borobilean guztiak ez ginen sartu, ikasgelaren espazio faltagatik,
entzuleen, hau da gure parte-hartzea handiagotu zuen.
Lehenik
eta behin, beren erakundeek zer egiten duten azaldu ziguten, hau da,
erakunde bakoitzak zein funtzio zehatz dituen eta bi erakundeen
arteko elkarlana nola ematen den eta zein den bere lan egiteko modua.
Behin
hori guztia azaldua, ikasgela erditik bi taldetan banatu zuten.
Taldeetako bat, lau talde txikiagotan banatu zen eta borobilean
jarri zen erdialderantz begira, banaka gure izena, eta gure izenaren
lehen hizkiaz asten den hitz bat esan behar zuen, hitz horrekin gure
burua deskribatu edo hitz horrek gurekin zerikusia izan behar zuen,
eta hori egin bitartean, keinu bat egin behar genuen borobilaren
erdian, ondoren hurrengoak bere izenarekin berdin egin behar zuen eta
egin ondoren aurrekoek egindako keinua errepikatu behar zuen, guztiek
guztien keinua egin arte. Ariketa honek elkarren arteko lotsa
galtzeko balio izan zigun.
Taldearen
beste erdiak, beste joko bat egin zuen, jolas hori termometro bat
bezala zen, jokoaren gidariak, esaldi batzuk esaten zituen eta
bakoitza esaldi horrekin ados edo ados ez egotearen arabera alde
batera edo bestera mugitu behar zen, adibidez, esaldietako bat, “ni
euskalduna naiz” zen, pertsona batek bere burua euskaldun sentitzen
bazuen, alde batera mugitu behar zen, euskaldun bezala ikusten ez
zuen bere burua beste aldera joan behar zen, eta esaldi horretan
erdiko postura izan ezkero erdialdean gelditu behar zen, eta horrela
esaldi ezberdina askorekin. Jolas honek, adin gutxi gora behera
berekoen artean zenbat ezberdintasun dauden ikusteko balio izan
zigun.
Ikasgelara
itzuli, eta azalpenekin jarraitu zuten hurrengo jarduera egin ahal
izateko. Hurrengo jarduerarako, moduluko atalen arabera banatu
gintuzten, gure taldeari boys and girls izeneko piraten inguruko
hausnarketa egitea tokatu zitzaion, bideo horretan, mutiko bat eta
neskato bat marraztuta agertzen ziren, esku batek neska arrosaz
koloreztatzen zuen eta mutila berriz urdin kolorez, eta ez zaie
gustatzen, eskua berriro agertzen da eta mutilari gorbata bat
margotzen dio neskari berriz, mantala. Berriro agertu eta marra bat
marrazten du neska-mutilen gainean, mutila hartu eta marraren gainean
jartzen du neska beheko aldean utziaz, elkarrekin egon nahi dute
horretarako elkar laguntzen dute, baina eskua berriro agertu eta
paretara zeloarekin itsasten ditu.
Guk
bideo honetatik hausnartu genuena, eskua gizartea zela eta ezin
genuela matxismoa atzean utzi mutil eta nesken arteko elkarlana
ematen ez bada. Gainera eskuak neska eta mutila paretara itsasteko
zeloa erabili izenak arreta deitu zigun eta gure ustez ikusezina
delako erabiltzen da. Horretaz gain, neska gizarteak ezarri dion
rolarekin pozik dela argi ikus daiteke eta berdin gertatzen da
mutilarekin.
Hausnarketa
hau beste taldeekin partekatu genuen eta beste taldeek beraiek
egindako ariketak guri azaldu ziguten, haien artean, beste bideo
baten inguruko hausnarketa, estralurtar bati gizakiak eta zehazki
gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak nola azalduko zieten, eta
beste zenbait jarduera egin behar izan zituzten.
Ondoren,
guztiok elkarrekin beste zenbait bideo ikusi genituen, “Karratutxo”
izeneko bat, non borobil askoren artean karratu bat azaldu zen,
borobilak etxera joatean borobil itxurako ate batetik sartu ziren
baino karratutxo kanpoan gelditu zen. Orduan, karratutxo sartu ahal
izateko, borobil formadun ateari karratuaren forma eman zioten. Beste
bideoetako bat, arrazakeriaren ingurukoa zen. Bertan, mutil txuri
batek bere lagun beltzarana egunean zehar egiten dituen gauza inozo
batzuk azaltzen ditu, pertsona guztiek noizbait egin ditugun gauzak.
Modu honetaz, pertsona guztiak berdinak garela ikustarazten du, hau
da, azal kolorea ez duela inporta, pertsonak baizik.
Jarraitzeko
aniztasun heterogenotasunaren inguruko hiru galdera egin zizkiguten
eta talde bakoitzak besteen aurrean bere iritzia eman behar zuen,
egia esan, erantzun nahiko antzekoak atera ziren naiz eta beste
taldeengatik asko ikasi genuen “BBVA” terminoa esate baterako.
Tailerrari
amaiera emateko, kutxa batean zeuden objektu batzuk lurrean jarri
zituzten haien artean; jostorratz batzuk, borragoma bat,
bonbilla bat, kafe katilu bat… Tailerrean nola sentitu garenaren
arabera objektu baten ondoan edo bestean kokatu behar ginen eta
hautaketaren zergatia arrazoitu genuen. Tailer hau asko gustatu
zaigu, honi esker aniztasunari buruz gehiago ikasi dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina