BUDA EXPLOTÓ POR VERGUENZA
“Buda
explotó por verguerza” filma ikusteak hausnartzeko aukera eman
digu. Gainera, edozein irakasle edota etorkizun batean irakasle izan
nahi duen edonori gomendatuko genioke pelikula hau, haurrarekiko
duen perspektiba alda diezaiokelako.
Baina
Baktayk Afganistaten bizi den neska bat da, eta pelikulan argi
ikusten den bezala, mutilek eskolara joateko eskubidea izan arren,
neskek ez dute horrelako aukerarik. Gizarte matxista honetan,
protagonistak mutil askorekin egiten du topo eta guzti hauek trabak
besterik ez dizkiote jartzen eskolarako bidean. Adin bereko mutil
talde batekin egiten duenean topo, esaterako, gerrak haien herrian
izandako eragina oso nabarmen islatzen da; talde honek Baktay harrika
hil nahi baitu.
Pelikulak
kritika sakona egiten dio haur askok jasaten duten egoerari, nahiz
eta haur guztien eskubidea izan hezkuntza bat jasotzearena, oraindik
ere leku askotan ez da hori bermatzen. Gainera, gehien sufritzen
dutenak neskak dira, haiei egokitzen zaien lana zaintzari lotuta
dagoelako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina