Aniztasuna eta hezkuntza: Tabakalerako tailerra


Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?

Tabakalerara joan aurretik, nahiko argi geneukan aniztasunaren esanahia. Hala ere, arteak aniztasunaren kontzeptua hobeto ulertzen lagundu zigun. Horretaz gain, egindako jardueren bitartez, bizitzan zehar uste baino gehiagotan arrotz sentitu garela konturatu gara.


Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera?
Gehien eragin digun esperientzia edo jarduera, alde batetik, L’Intrus erakusketako bihotz-taupaden arte lanaren istorioa eta emakumeen argazkiak izan ziren, eta bestalde, beste erakustetako haur baten janzteko prozesuaren argazki sekuentzia izan zen.
Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?


Sentimendu desberdinekin egin dugu topo bisita honetan, esaterako; tristura, inpotentzia, frustrazioa… Gainera, konturatu gara gainerakoek gu bezalako sentimenduak zituztela, eta hori asko gustatu zaigu. Hauek, enpatikoak izateko eta besteen azalean jartzeko gaitasunarekin lotuko genituzke. 

Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu ze prozesua izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?
Erakusketak, aproposak iruditu zaizkigu injustizia sozialei buru gogoeta pertsonala egitera bultzatzeko. Tamalez, egoera hauek berrietan edo egunerokotasunean ikustera ohitutak gaudela konturatu gara, eta ez gara konturatzen gizartean daukaten eraginaz. Eta kasu honetan,arteak irudiaz haratago joatera ikasten lagundu digu.
Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Taldekideengandik azpimarratuko genuke, lehen aipatu bezala, sentimendu antzekoak askotan konpartitzen ditugula, eta gure desberdintasunaren aurrean, askotan, berdinak garela.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

DECÁLOGO SOBRE EL USO DEL MÓVIL EN EL AULA

PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN

Naizen