Bideo eta irudien hausnarketa
Bideoen
zerrenda
Oharrak
|
||
2
|
Normal.
Isabel Coixet
|
Bideo
honetan pertsona ugari agertzen dira, eta bakoitzak “normal”
terminoaren esanahia azaltzen du. Honen bidez, konturatzen gara,
pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela termino
honek, eta batzentzat “normala” dena, beste batentzat ez dela.
|
3
|
Eta
zu zer zara, neska ala mutila?
|
Neska
eta mutil bat agertzen dira. Mutilari eraikuntzarekin lotutako
jostailuak eta baloiak oparitu. Gizartean ausart azaldu behar.
Neskari,
aldiz, panpinak, etxe tresnak eta itxura zaintzeko produktuak
oparitu. Polita eta irribarretsua izan behar da. Gizartean, gozo,
eder eta bihotz bera azaldu.
|
4
|
Daisy,
8 urteko neska mutil eta
nesken arropa aztertzen
|
Neskak
ederrak eta mutilak abenturazaleak izan behar diren islada
arropetan
|
5
|
5
urteko neska jostailuak aztertzen
|
Neskatoak
ahots tonu haserre batekin esaten du bai neskak eta bai mutilak
kolore berdinetako jostailuak erosi ditzaketela. Ez dutela zertan
mutilak superheroiak erosi behar eta neskak printzesak. Bere
aburuz, neska batek supersoinuekin jolastu dezake eta mutil batek
printzesekin berdin.
Ez
du ulertzen zergatik neskak jostailu arrosak erosi behar dituzten
eta mutilak aldiz beste koloretakoak.
|
6
|
Ur
Handitan. Lara
|
“Nire
ahizpa ez da inoiz nitaz lotsatu, eta horrek kriston lasaitasuna
eman dit”: gertukoen onarpena lagungarria egin zaio.
Laguntza
askotan eskaintzen diote.
Lana
bilatzerako orduan, Gureak-ek lagundu dio.
Gizartea
ez dago berarentzat egokitua.
|
7
|
Ur
Handitan. Iñaki
|
Jazarpenen
aurrean, irakaslearen laguntza jaso beharrean, irakasleak
jazarpena ugaritu.
Saskibaloian
salbazioa aurkitu du.
Subnormal,
tonto, gigante tankerako hitzan entzun izan ditu bere bizitzan
zehar.
|
9
|
Friends
|
Bideo
hauetan bullying egoera desberdinak ikusi ditzazkegu adin
desberdinetan.
|
0.
NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE
BURUA?
Banakako
jarduera
Gure
burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea
dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko
arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren
adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.
Zure
burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?
Ni
Ane, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
-Maitekorra
-Alaia
-Lotsatia
-Sentibera
-Enpatikoa
Ni
Janire, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
- Maitekorra
- Lotsatia
- Ausarta
- Enpatikoa
- Sentibera
- Burugogorra
Ni
Haizea, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
- Maitekorra
- Burugogorra
- Leiala
- Hiztuna
- Sentibera
Ni
Nerea, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
- Ausarta
- Enpatikoa
- Alaia
- Sentibera
- Maitekorra
- Leiala
- Hiztuna
Ni
Aroa, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
- Alaia
- Lotsatia
- Burugogorra
- Jatorra
- Lagun ona
- Sentsiblea
Ondoren,
konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren
desberdintasunak edo gauza amankomunak.
DESBERDINTASUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
-Ausarta
-Hiztuna
-Leiala
|
-Alaia
-Lotsatia
-Enpatikoa
-Maitekorra
-Sentibera
-Burugogorra
|
1.
GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1.
Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Arropa
erosoarekin, honela mugimendua askea ahalbideratuko da. Ez dugu
“neskentzako arropa” edota “mutilentzako arroparik” erosiko
gure seme edota alabaren zakila hala alua alde batera utzita.
1.2.
Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Guztira
90 pertsona inguru gara. Hauetatik, 10 besterik ez dira mutilak.
Zehaztu behar dugu, magisteritza emakumeoi egotzitako lana izan dela
historian zehar, eta oraindik ere hala izaten jarraitzen duela.
Gizartean oso errotuta dagoen estereotipoa da emakumeak direla
zaintzarako pertsonak.
1.3.
Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Ez.
Nahiz eta gizarteak horrela ikustarazten gaituen. Arestian esan
bezala, zaintza emakumeei egotzita dagoen heinean ( erizaintza eta
magisteritza graduak esaterako), informatika edota ingeniaritza
graduetan gehiengo mutilak dira.
1.4.
Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Bai.
Orokorrean soldatari dagokionez, soldata handiago izaten dute
gizonezkoek emakumeek baino. Gainera, emakumeen zailtasun gehiago
izaten dituzte lana egiterako orduan, esaterako, emakumeek lana
bilatzerako orduan haien etorkizuneko planez galdetzen zaie, hau da,
ea ama izateko ideia duten. Aldi berean, gizonei ez zaie honelako
galderarik egiten. Bestalde, emakume gehiago dira lan orduak
gutxitzen dituztenak senideren bat zaintzeko.
1.5.
Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Bai.
Batez ere gauean ateratzerako garaian; janzkeran, ordutegian, zer
jarrera “egoki” izan behar dugun… Bestalde, etxeko lanei
lotutako lanetan. Neskoi gehiago exijitzen zaigu.
1.6.
Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen
du formalki zein edukien aldetik?
Superhombre
|
Glamour
|
|
Forma
|
Letren
tipografia gogorra, finkoa eta karratua
Koloreak:
urdina eta horia
|
Letren
tipografia fina, leuna eta delikatua
Koloreak:
arrosa eta zuria
|
Edukiak
|
Izenburua
→ indarra
Sexuari
erreferentzia: zakila
Gorputzari
dagokionez: jaten dutena ez dute zaindu behar
|
Izenburua
→ edertasunarekin erlazionatuta
Sexuari
erreferentzia. maitasuna (“enamorate”)
Gorputzari
dagokionez: zaintzeko eta “gorputz polita” izateko tip-ak
|
1.7.
Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola
deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
|
Argazki
honetan ikusi dezakegu emakumeek soineko motzak eta takoiak
eramaten dituztela jantzita eta gizonek aldiz, zapatilak eta
trajea gorbatarekin daude jantzita.
|
Urte
zahar gaua
|
Urte
zaharrean ohikoa da ahalik eta eleganteen janztea. Emakumeak,
gizarteak markatutako estereotipoengatik, normalean soinekoak
janzten dituzte. Beti beraien gorputzak erakusten dituzte,
estereotipo batzuk jarraituz. Gizonak, traje eta gorbata edo
pajaritarekin janzten dira, maskulinitate elegantea eta
gizabidetsu demostratu nahian.
|
1.8.
Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean
zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai,
gure gizartean adibidez emakumeei dagokienez, argalak, ile luzekoak,
depilatuak, azaleko kolorea beltzarana, titi eta ipurdi handiak eta
tenteak, zimurrik gabeko azala, ilea hori kolorekoa…
1.9.
Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan?
Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Ez.
Beste kultura batzuetan esaterako, Asiako herrialdeetan azala
zuria izatea edertasunaren seinale da. Afrikako etnia batzuetan
dilatazioak dituen emakumea ederra da eta Zelanda Berriko beste etnia
batzuetan tatuajeak dituen emakume bat da ederra.
1.10.
Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala
mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete?
Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-,
berehala desenkusatzen dugu?
Egunerokoan
ikusten eta jasaten ditugun jarrerak dira. Aitortu beharra dago
emakumeok ere hainbat egoeratan, sortzen ditugula, esaterako, beste
emakumeen janzkera kritikatzen dugunean. Bestalde, hizkuntzari
dagokionez, guztiok nahi gabe, emakumea gutxiesten dugu “que
coñazo” tankerako esaldiak esaterakoan, zerbait aspergarria edo
astuna dela adierazteko erabiltzen dugu. Aldiz, gizonen genitalak
erabiltzean, hau da,“ esto es la polla” edota “cojonudo”
tankerako hitz edo esaldiak erabiltzerako orduan, dibertigarria den
zerbaiti egiten diogu erreferentzia. Laburbilduz, emakumearekin
zerikusia duen orok konnotazio negatiboa duen heinean, gizonarenak
konnotazio positiboa du. Beraz, hain errotuta dagoen ohitura hau
galdu egin beharko litzateke, eta horretarako gizartean
mikromatxismoa honi aurre egin behar diogu.
Egunerokoan
bizitzen dugun beste mikromatxismo bat, jatetxeetan zerbitzariak
gizonari ematen dioenean kontua da. Edota diskoteketan emakumeek
gutxiago ordainduz edo dohainik sar daitezkeenean, emakumea ganadu
bihurtuz.
2.
ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2.
1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta
moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
- Fisikoaren ondoriozko erasoaren aurkako ipuina
- Bakoitza bakarra dela eta hori aberasgarria dela azaltzen dien ipuina
- Guztiak berdinak izan ezkero bizitza zein aspergarria izango litekeen azaltzen duen ipuina
- Pertsona ezberdinen elkar lanak dakarzkin onurak azaltzen duen narratiba
2.2.
FRIENS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu:
1
|
Ile
kolorea
|
2
|
Irainak
|
3
|
Ikusezina
|
4
|
Jazarpena
|
5
|
Bakardadea
|
6
|
Denboran
atzera egin
|
2.4.
Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a)
Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo
diskriminazioak, ze motakoak dira?
- Funtzionala
- Fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
- Ahozkoak
- Sozialak
- Arrazakeria
- Janzkera edo izaera
- Bullying
b)
Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera
batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak
jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideo
hauetan, bullying-a modu ezberdinetan jasaten duten haurrak agertzen
dira, eta hauek beren eguneroko bizitzan nola sentitzen diren
islatzen da, esate baterako Cyberbullying-a, bazterketa soziala,
bullying psikologikoa,...
Bideo
hauetako protagonistak, infrabaloratuak, irainduak, mespretxatuak,
beldurtuak eta deseroso sentitzen dira beste hainbat sentimendu
negatiborekin batera.
Zorionez,
gure taldeko inor ez da bullying-aren biktima izan, eta ez dugu bizi
horrelako egoera , eraso kasurik entzun diren, nire ikastolan
gutxienez, ez du inoiz denboran iraun. Esate baterako, nire
ikastolan, mutilez osatutako koadrila batek, koadrilatik beste mutil
bat kanporatu nahi zuten arrazoiren batengatik, eta berarekin hitz
egin beharrean, jipoitu egin zuten.
d)
Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira,
zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Bideo
gehienetan erasotzaileak gizonak dira nahiz eta emakumeak izan ere.
Jazarpenak eta diskriminazioak egiterakoan ondo sentitzen dira,
erasotutako pertsona baino gehiago sentitzen dira.
Uste
dugu hori egin dezaketela etxean bizitzen duten egoerak direlako edo
inbidiagatik izan daiteke ere.
e)
Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu
horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Ikusleak
adibidez, lehenengo bideoan ikusten den bezala, erasotua den mutila
laguntzen du bere ile kolore berdina jarriz. “Ikusezina” den
neska bideoaren bukaeran berriz ikusgai da beste neska batek hitz
egiten diolako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina